LAGUNTZAILE PERTSONALA, ZERTARAKO?  

Askotan galdetzen didate eta galdetzen diot nere buruari Laguntzaile pertsonal bat zertarako ote den. Zer abantaila izango ditudan edo zer lortuko dudan.

Hori mahai gainean jarri ondoren, lehenengo pentsamendua zera da: Laguntzailerik hoberena norbera da, dudarik gabe. Nork jakingo du norberataz gehien? Norberak.
Baino askotan ez dugu gure buruarekin zintzo jokatzen edo baldintzatuta egoten gara gure sinismen edo egoerarekin.

Laguntzeko ere baditugu hainbat leku edo tresna: Inguruko lagunak, familia, tailerrak, ikastaroak, aldizkariak, liburuak, bideoak……. Materiala asko dago gaur egun eta azkarra izanik, laguntza aproposa non lortu badago gure inguruan.
Baino lan asko egin behar da bilatzen eta gero zehatza izan behar da jasotako informazio guztia autatzen guretzat zein den egokia zehazteko.

Beraz, batzuetan, kanpoko laguntza bat ondo etortzen da gure arazoak, ideiak, asmoak, ametsak, helburuak ordenean jartzeko. Egiazkoak diren edo ez zehazteko eta batez ere gure buruari galdera zintzoak egiteko.
Galdera zintzoetatik aterako dira erantzun zuzenak eta zuk hori bilatzen zenuen. Ezta?

Zure iburuan bueltaka dabilena azalduko duzu
Beste ikus puntu bat entzungo duzu
Sinismen mugatzaileak ezagutu eta ezabatuko dituzu
Sentimenduak, emozioak kudeatu eta zure alde jarriko dituzu

Eta guzti honen ondoren, pentsamendu desberdinekin,argiagoekin, sentimendu eta emozioak garbiagoak izango dira.

Ekintzak zuzenagoak eta zeahatzagoak izanik, emaitzak ere lehenago etorriko dira.

Ekintzak eta emozioak aldatuz, bizia aldatuko da, bidea erraztuko duzu eta argiago joango zara marraztutako bidetik zure helburuaren bila.

Erantzuna zure barruan dago, erantzun hori zein den ezagutzeko zuk daukazu bidea eta zein bide artu erabakitzea ere zure lana da.

Erabakitzen duzuna izango da erabaki zuzena.

Laguntzarik nahi ezkero, hemen nago zure zai. Ondo izan.