NOLA GAINDITU MUGATZEN GAITUZTEN BELDURRAK

Nola izango litzateke bizitza beldurrik ez bagenu? Irudikatu al dezakegu nolakoa izango litzatekeen? Gauza asko egiteko eta gauza berri asko probatzeko ausardia izango genuke. Bai, baina bizitza ez da erraza: lanera joan beharra, seme-alabak, hipoteka ordaindu beharra… Nire galdera ondorengoa da: Ba al zenuen ametsik gaztetan? Non geratu dira amets horiek?

 

Beldurrak gainditzeko lehen pausua gure nortasuna indartzea da, nolabait. Ingurura begiratu behar dugu, guretzat modelo diren pertsonak identifikatu eta gure buruari zera esan behar diogu: honek ahal badu, nik ere bai. Ondorengo pausua gure beldurrak ezagutu eta onartzea izango da, horiek alde batera utzita aurrera jarraitu ahal izateko.

Eta azken pausua, bizitzan egin nahi dugun bidea aukeratzea izango da. Baita bide horrek kostu edo prezio bat izango duela onartzea ere. Bizitzako bide guztiek izango dute kostu bat, eta aurkakoa esaten duena gezurretan dabil. Horregatik, garrantzitsuena bakoitzak bere bidea aukeratzea da, bakoitzari zoriontasuna eskainiko dion bidea. Horrela, bide horren kostuari gustura egingo diogu aurre.

Galdera onek erantzun hobeak ekartzen dituzte. Hemen dituzu batzuk:

  • Zerbait lortu nahi duzu, baina ez duzu lehen pausoa emateko adorerik?
  • Bizitza batekin amesten zenuen, baina gaur egun urrun zaude bizimodu horretatik?
  • Ba al dago zerbait egunero faltan botatzen duzuna?
  • Dirua ez balitz arazo izango, beste bizimodu bat izango zenuke?
  • Bizitza bizitzen aritu beharrean, egunak bata bestearen atzetik pasatzen ari al zara?

Galderaren baten erantzuna baiezkoa izan bada, beldurrek mugatzen zaituzte. Baina beldur horiek guk geuk buruan sortuak dira, eta mugatzen gaituzten pentsamendu horiek burutik kentzea lortzen badugu, gure ametsen bila joateko gaitasuna izango dugu. Beldur horiek gainditzen ez baditugu, aldiz, bizitza osoan zehar ez dugu merezitako zoriontasuna lortuko. Bakoitzaren esku dago.

Beraz, oso momentu berezi eta erabakigarria da hau. Izan ere, beldurrak gainditu eta gure ametsen bila joatea erabakitzen badugu, merezitako bizitza zoriontsu hori lortu ahal izango dugu. Gainera, seme-alaba eta ingurukoentzat erreferente bilaka gintezke, beraiek ere beren beldurrak gainditzeko.

Hemen dituzu lanean hasteko hainbat proposamen:

GALDERAK:

  • Zer egingo zenuke beldurrik ez bazenu?
  • Zer egingo zenuke 10 hilabetetako bizitza geratuko balitzaizu? Eta nola jakin dezakezu ez zaizula 10 hilabeteko bizitza geratzen? Orduan, zeren zain zaude?
  • Prest al zaude zure bizitzaren gidoia idazteko?

ARIKETA:

Zerbait aldatzea nahi badugu, zerbait desberdina egin beharko dugu. Jokaera berdinekin, emaitza berdinak lortuko ditugu. Zer egingo duzu desberdin gaurtik aurrera?

PELIKULA: “El Cambio” (2009)

LIBURUA: “NO MIEDO” (Pilar Jericó)

https://www.amazon.es/No-miedo-En-empresa-vida/dp/849348590X/ref=sr_1_sc_1?s=books&ie=UTF8&qid=1506846555&sr=1-1-spell&keywords=no+miedo+pilarr+jerico

Comments

Leave a Reply